XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eee? - Ez... bakarrik ikusten zaitut eta norbaiten bila ibiliko zarela iruditu zait.

Besaburuak gora jasoz harridurazko keinu bat eginez aurrera jarraitu zuen emakume berritsu hari kasorik egin gabe.

Zergatik ez ote zion jendeak pakean uzten bakarrik ibili arren alai bezain libre sentitzen zen neskatila musugorritxo hari?.

Eta horrela, igandeak joan eta igandeak etorri, parkera joaten jarraitzen zuen eta, han, globosaltzaile baten lagun egin zen.

Gizon mozkote bat zen globosaltzailea.

Gizen samarra eta burusoila.

Galtza urdinak janzten zituen beti eta koadrozko alkandora baten gainetik tirante gris batzu eramaten zituen.

Diru askorik ez zuen baina beti umore onez ibiltzen zen.

Zenbat globo puztu ote zuen gizon hark bere bizitzan zehar? Globo denak puzturik saltzen bait zituen.

Eta zulodunen bat tokatzen bazen, aldamenean zeukan zakarrontzira botatzen zuen.

Inoiz, erosle asko zeukanean, lagundu ere egiten zion neskatilak globosaltzaileari.